argia.eus
INPRIMATU
Zer pintatu...
  • Zubitxikia obretan, eta errepideko zoruan ez dago pintura-markarik, lurrean beltza nagusi. Horretaz ohartarazteko, jarri dituzte kartel handiak, pero dando prioridad al castellano. Total, si sabemos todas y todos…

Imanol Azkue 2017ko irailaren 28a

Zaila balitz, hainbesteko ahalegina eskatuko balu…, baina ez dut uste. Era askotara egin daiteke: lanak esleitzeko baldintzetan, seinalizazioa euskaraz jartzea ezinbesteko baldintza jartzeko eskatuta edota gehiago baloratuta; obrak egitean/egindakoan seinalizazio egokia dagoela gainbegiratuta… Horretarako,ordea, kontzientziazioa eta borondatea behar da.

Nik bakarrik ikusten al ditut honelakoak? Nora begiratzen dute gure hizkuntza-eskubideak zaindu behar dutenek?

 

Iritzi hau Baleikek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra