Elikaduraren gaineko jardunaldiak antolatu dituzte GITE-IPES eta Labore erakundeek, ARGIA eta URIOLAren laguntzarekin, Bilbon urriaren 24tik 27ra, 'Zer jan, eta nola erosi? Elikadura Burujabetza Helburu' izenburupean. Antolatzaileen helburua "elikadura burujabetzaren inguruko ezagupena zabaltzea eta eztabaida sustatzeko ekimena garatzeko baliabidea" izatea da.
Egungo testuinguruan, elikadura burujabetza Euskal Herrian, eta Bilbon zehatzago, gogoetarako marko bat eskaintzea dugu xede: gaurko nekazaritza industriala jasangarria da? Iraungarria da? Elikadura negozio bihurtzeak nora garamatza? Alternatibarik badago? Teorian sakontzeko, eta baita praktikaren bitartez erantzun posibleak atera nahiko genituzke, aurkezturiko mahai-inguru hauekin.
Gaiak gaurkotasuna eta garrantzia badu, hori agerikoa da. Hainbat norbanako eta eragile murgilduak daudela ikustea baino ez dago horretaz jabetzeko. Gure partetik, elikadura burujabetzaren inguruko ezagupena zabaltzeko eta eztabaida sustatzeko ekimena garatzeko baliabide izan nahiko genuke ekimen honen bidez.
Jardunaldietan parte hartzeko ez da izenik eman behar. Saioetako sarrera guztiz librea da.
Jardunaldien egitaraua
Urriaren 24an (astelehena), 19:00etan, Bilboko Kafe Antzokian
Izenburua: 'Elikadura negozioa ala denon eskubidea?'
- Paul Nicholson (Vía Campesina-EHNE Bizkaia)
- David Garnatxo (Landare)
- Aurkezle-moderatzailea: Aida Fernandez (LABORE)
Urriaren 25ean (asteartea), 19:00etan, Karmelon-Santutxu
Izenburua: 'Alternatibak eraikitzea posiblea da?'
- Jose Manuel Sanchez Gordillo (Marinaledako alkatea)
- Jakoba Errekondo (Bizi Baratzea, Agro-ekologian aditua)
- Aurkezle-moderatzailea: Unai Brea (ARGIAko kazetaria)
Urriaren 26an (asteazkena), 19:00etan, Deustuko Gazte Lokalean
Izenburua: 'Burujabetza ekonomikoa, soberania politikoaren oinarri'
- Esti Besa (Arabar Errioxa ardoa)
- Jon Legorburu (Labore Oarsoaldea)
- Aurkezle-moderatzailea: Haizea Egiguren (LABOREko kidea)
Urriaren 27an (osteguna), 19:00etan, Ekoetxean (Pelota kalea 5, Zazpi Kaleak)
Izenburua: 'Urratsez urrats, Euskal Herria elikadura burujabetzaren bidean'
- Sonia Ingunza (EHNE eta Etxaldeetako Emakumeak-eko kidea)
- Michel Berhokoirigoin (EHko Laborantza Ganbara)
- Aurkezle-moderatzailea: Alaitz Ajuriagerra (Kidekoopeko kidea)
Bukaera emateko produktuen dastaketa: ardoa, gazta, produktu ekologikoak borondatearen truke.
Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]
Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
Bi ordu edo bi ordu eta erdiz haur eta gazte andana hartzen ditu jantokiaren tarteak eskoletan. Jateko, jolasteko eta elkarbizitzeko espazio horretan jantokiko arduradunak esku hartzeko dituen mugez, jarraitzen diren irizpideez, begiraleen rolaz eta duten formazioaz arituko... [+]
Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]
Hego Euskal Herrian energia berriztagarrien makroproiektuen zaparradari zenbakiak jarri dizkiogu erreportaje honetan. Datuek marrazten duten mapan, Nafarroak gori-gori jarraituko du eta Araban daude kontzentratuta EAEn enpresek egin nahi dituzten energia zentralen %75,4. Hori... [+]
Zer da zuretzat sukaldea? Niretzat, suaren tokia, sua dagoen aldea. Etxearen bihotza da, lapikokoa mimoz eta maitasunez prestatzeko lekua. Gero, mahai inguruan jateko, dastatzeko, partekatzeko eta disfrutatzeko tokia. Sasoikoa jateko sukaldera sartuko gara.