argia.eus
INPRIMATU
Zer gertatu zen Carlos Urquijorekin?
  • Espainiako Gobernuak EAEn izan duen ordezkari polemikoena kameretatik aparte dabil, baina PPk aurkitu dio lanpostua.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko ekainaren 22a

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari izateari utzi zionetik bizitza politikotik aldenduta egon da, baina garaian Soraya Saénz de Santamaría Espainiako lehendakariordeak agindu zuen bezala, “lekua topatu” diote.

Cristina Cifuentes buru duen Madrilgo fundazio batean hasiko da lanean eta Iñaki Oyarzabal buru duen Arabako PPko exekutiboan ere. Gobernuaren ordezkari postua utzi behar izan zuen “top mantan” erosten aritu zela harrapatu ostean.

2012tik 2017ko hasierara arte izan da EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkaria, euskal instituzioen erabakien kontra mila helegite baino gehiago jarriz. Jaurlaritzari, udalei eta diputazioei jarritako salaketa, gehienak bandera, euskara, presoak eta kontsultei lotutakoak izan ziren. Polemikoenen artean daude Pablo Gosorostiaga eta Jone Artolak Laudioko eta Bilboko txupina botatzearen kontrakoak, Bilboko jaietan Pirritx eta Porrotxen ikuskizunaren kontrakoa eta udal aktak euskaraz egitearen aurkakoak.