argia.eus
INPRIMATU
Zer gertatu da Europako Parlamentuan Junckerren adierazpenen itzulpenekin?
  • Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak PPko europarlamentari bati Europako Parlamentuan esandakoaren itzulpenak eskandalu diplomatikoa sortu du:  gaztelaniaz idatzitako testuak ingelesezko bertsioak baina paragrafo bat gehiago dauka, non Kataluniako independentziaren aurkako aipamen bat azaltzen den. Europako Batzordeak gaztelaniazko paragrafoa kendu du.  

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko irailaren 24a
Zalaparta handia sortu da Juncker Europako Batzordeko presidentearen adierazpenaren itzulpenekin (Argazkia: Vilaweb)

Asteazkenean argitaratutako gaztelaniazko idatzian Junckerrek esan du “Europar Batasuneko Estatu baten determinazioa Zuzenbide Konstituzionalak ezartzen duela”. Ingelesezko bertsioan, ordea ez da parrafo hau azaltzen: “Europako Batzordeari ez dagokio EBko Estatuen barne antolakuntzan sartzea”.

Batzordeko kideek adierazi dute barne mailako akats bat izan dela.

Prentsa espainiarrean oihartzun handia izan dute adierazpenok: ABC egunkari espainiarrak asteazkeneko azalean esan du Kataluniar Parlamentuak ezin duela independentzia iragarri.