argia.eus
INPRIMATU
Zer egin Elon Musken Grok adimen artifiziala ez elikatzeko (aukeran)
  • Elon Musken proiektuen artean bada adimen artifizialeko bat ere, Grok, eta horretarako Musken jabetzako X edo Twittereeko erabiltzaileen jarduna ari dira baliatzen, LLM edo hizkuntza eredua handitzeko eta entrenatzeko. Izatez, Twitterreko zure ezarpenetan sistema hori elikatzeko baimena berez onartutzat hobespenetan duela aste batzuetatik. Ez bazaude ados aukera hori aldatu dezakezu hemen: https://x.com/settings/grok_settings Edo... akaso baimenari eustea erabaki dezakezu. Argudio pare bat horri buruzkoak jarraian.

Sustatu 2024ko abuztuaren 01a

Ez duzu nahi zure txioekin Grok elikatu? Konforme, desgaitu aukera hemen, esan bezala. Baina...

  • Grok elikatu ez baina Twitter/X oro har bai? Pentsatu, agian Twitter da utzi behar duzuna. Mastodon izan liteke alternatiba txukun bat eta Mastodon.eus eta mastodon.jalgi.eus dira sare horren instantzia euskalduna; bertan parte hartzeko pista batzuk hemen.
  • Twitter elikatzen duzu ez adimen artifizialarekin, baina bai argazkiak kargatuz adibidez? Zure argazkiak gehiago eskertuko ditu Euskarazko Wikipediak adibidez, ikasi zer den Wikimedia Commons eta irudiak ingurune aske bati eskain iezaizkiozu. Ez horregatik.
  • Grok zerbaiterako erabilgarri izaten bada inoiz, euskaraz dakien edo ez dakien inportako zaizu? beste AA batzuk ari dira euskaraz txukun (ClaudeChatGPTReka)... Ez balute euskaraz jakingo, euskal erakundeen inplikazioa eskatuko lukete batzuek beharbada. 

Groki dagokionez, erabiltzeko eta ze gaitasun duen ikusteko premium kontu ordainpekoa behar duzu Twitterren. Inork baleuka eta probatuko balu, eskertuko genioke, X.ai helbidean probatu daiteke, xAI deitzen baita Musken inbento honen adimen artifizialeko adarra.