Aurtengo jaietan ez da txupinazorik edo Zeledonen jaitsierarik egongo —Andre Maria Zuriaren plaza itxita izango da abuztuaren 4an—, ezta blusa eta nesken egitaraurik ere, baina indarrean dauden osasun neurrietara egokitutako kontzertuak, folklorea, bertso saioak, haurrentzako jarduerak, antzerkia, umorea, pilota eta bestelako hamaika ikuskizun eskainiko dira hiriburuko hainbat plazatan.
Udalak antolatutako hitzordu horiei Iradier Arena zein Buesa Arenako kontzertuak eta ikuskizunak eta Principal Antzokiko antzerkia gehitu behar zaizkie.
Sarrera librea eta doakoa izango da ekitaldi guztietan, edukiera bete arte; beraz, ez da aldez aurreko gonbidapenik eskuratu beharko.
Abuztuaren 4tik 8ra, berriz, Udal Musika Bandaren kontzertuak eskainiko dira 19:00etatik aurrera Zulueta Jauregiko lorategian. Bestalde, erraldoi eta buruhandien kalejirak bertan behera uztea erabaki du Udalak. Aurten, barrakak hiru txokotan banatu dituzte, eta Lakua-Arriaga, Salburua eta Zabalganean izango dira uztailaren 21etik abuztuaren 15era bitartean.
Gasteizko Txosnak ez dira aurten jarriko, baina abuztuaren 5ean egoerara moldatutako egitarau berezi bat aurkeztu du txosna batzordeak.
Kontzertuak
Iparraldeko parkea, 13:00etatik aurrera
- Abuztuak 3: Noa and The Hell Drinkers
- Abuztuak 4: Trikoma
- Abuztuak 5: Moni Garage
- Abuztuak 6: Out Gravity
- Abuztuak 7: Raul Romo House Friends
- Abuztuak 8: Clarisse
Iparraldeko parkea, 20:00etatik aurrera
- Abuztuak 3: La Furia + Ekiñe
- Abuztuak 4: Moonshine Wagon
- Abuztuak 5: Puro Relajo
- Abuztuak 6: Joseba B. Lenoir
- Abuztuak 7: La Mare
- Abuztuak 8: Bulego
Falerina lorategia, 19:00etatik aurrera
- Abuztuak 3: Antton Aranburu
- Abuztuak 4: Kai Nakai
- Abuztuak 5: Déjà Vu
- Abuztuak 6: Aldakan
- Abuztuak 7: Shiny Red Mood
- Abuztuak 8: Montalbo
Euskal folklorea eta bertsoak, Santa Maria plazan
Santa Maria plazak historikoki Matxete plazak hartu ohi dituen ikuskizunak hartuko ditu, bereziki euskal folklorea, bertso saioak eta euskarazko ikuskizunak:
- Egunero, 12:30etik aurrera: trikitixa emanaldiak
- Egunero, 13:30etik aurrera: bertso saioak
- Abuztuak 3, asteartea: Unai Anda, Xabi Igoa, Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus.
- Abuztuak 4, asteazkena: Irati Anda, Aroa Arrizubieta, Beñat Gaztelumendi eta Andoni Egaña.
- Abuztuak 5, osteguna: Iñaki Viñaspre eta Alaia Martin.
- Abuztuak 6, ostirala: Eli Zaldua, Manex Agirre, Odei Barroso eta Maialen Akizu.
- Abuztuak 7, larunbata: Oihane Perea, Peru Abarrategi, Julio Soto eta Oihana Arana.
- Abuztuak 8, igandea: Aitor Ugarte, Beñat Garaio, Erika Lagoma eta Amaia Agirre.
- Abuztuak 3, 20:00etan: Dantza plazan
- Abuztuak 4, 20:00etan: Eltziegoko gaiteroak eta lagunak
- Abuztuak 5, 20:00etan: Xabier Aburuzaga
- Abuztuak 6, 20:00etan: Hutsun
- Abuztuak 7, 20:00etan: Baltik
- Abuztuak 8, 20:00etan: Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosa
Haurrentzako ikuskizunak Falerinan
Bertan iluntzean eskainiko diren kontzertuez gain, jaietan zehar eguerdiro, 12:00etan, haurrentzako ikuskizunak izango dira Falerina lorategian:
- Abuztuak 3: Deabru Beltzak, Diberti-dantza
- Abuztuak 4: Lanku, Urpekariak
- Abuztuak 5: Kontukontari, Jolasean Isasi, musikaz Isasi
- Abuztuak 6: Imaginaciones Nai, Tik tak
- Abuztuak 7: Erre produkzioak, Una de piratas
- Abuztuak 8: Eidabe, Gora kasete
Umorearen txokoa eta jotak
Bestalde, Prado Parkean, jota emanaldiak eskainiko dira egunero 12:00etan.
19:30etatik aurrera, ordea, umorearen txoko bihurtu eta monologoak zein umorezko antzezlanak eskainiko dituzte bertan:
- Abuztuak 3: Gorka Aginagalde eta Iñigo Salinero, Roland y Garrós, culturas milenarias
- Abuztuak 4: Txabi Franquesa
- Abuztuak 5: Oscar Terol
- Abuztuak 6: Ismael Pereira, Mitxel Santa Maria eta Iñaki Maruri
- Abuztuak 7: Nerea Garmendia
- Abuztuak 8: Valeria Ros
Antzerkia
Udalak jaietarako antolatutako kultur ekitaldiez gain, kontuan hartu behar da Principal Antzokiak ere lau ikuskizun programatu dituela uztaila amaieran eta jaietan zehar:
- Uztailak 29tik 31ra: Desmontando a Séneca. Komedia hau De la brevedad de la vida liburuan oinarritzen da, eta Jorge Javier Vazquez du protagonista. Guztira bost emanaldi egingo dira, proiekzioekin, musikarekin, filosofiarekin eta umore askorekin.
- Abuztuak 3 eta 4: La coartada. Txalo Produkzioak taldearen eskutik, Bernabe Ricok zuzendutako thrillerra, Gorka Otxoa, Maria Castro eta Miguel Hermoso aktoreekin.
- Abuztuak 5 eta 6: Asesinos todos. Pentación taldearen eskutik, Pep Anton Gomezek zuzendutako komedia klasiko honek Carlos Sobera, Neus Asensi, Elisa Matilla eta Angel Pardo ditu protagonista.
- Abuztuak 7 eta 8: Una noche con ella. Loles Leon antzezlan berri honekin igoko da Principal Antzokiaren oholtzara. Obra hau historiaren eta aktorearen bizitzaren azken 50 urteetako kontakizuna da, eta music hall eta kabaretaren lengoaia erabiltzen du. Aktore ospetsuarekin batera, Briel Gonzalez eta Fran del Pino arituko dira, Juan Luis Iborraren zuzendaritzapean.
Iradier Arenako oholtza
Kultura Bizia egitasmoaren barruan, uztaila amaieran eta abuztuan zehar kontzertu ugari izango dira Iradier Arenan, baita jaietako egunetan ere:
- Uztailak 24: LDS - Lágrimas de Sangre
- Uztailak 25: Izaro
- Uztailak 30: Iseo & Dodosound
- Uztailak 31: Urribeltz Metal Fest
- Abuztuak 1: Zoo
- Abuztuak 4: Segismundo Toxicómano
- Abuztuak 5: Belako + Niña Coyote eta Chico Tornado
- Abuztuak 6: ETS - En Tol Sarmiento
- Abuztuak 7: Rotten XIII + Brigade Loco
- Abuztuak 21: Los Chikos del Maiz
Buesa Arenako gauak
Kontzertuez gain, Buesa Arenak antzerkia eta bestelako ikuskizunak ere hartuko ditu Gasteizko jaietan, eta baita aurreko zein ondorengo egunetan ere, abuztu osoan zehar:
- Uztailak 24: Sôber + Ciclonautas
- Abuztuak 1: Goyo Jimenez
- Abuztuak 6: Hija de la luna, Mecanori omenaldia
- Abuztuak 7: Ene Kantak dantzan
- Abuztuak 8: Kutxi Romero
- Abuztuak 13: Marlon
- Abuztuak 21: Lola Indigo
- Abuztuak 22: Luis Piedrahita (monologoa)
- Abuztuak 27: Miguel Lago (monologoa)
Pilota
Aipatutako kultur ekitaldi horiek guztiez gain, pilotarako tartea ere izango da Ogeta pilotalekuan, Santiago Egunean eta jaietan zehar:
- Uztailaren 24an eta abuztuaren 7an: Masters txapelketarekin itzuliko da pilota profesionala Beti Jai frontoira
- Uztailaren 25ean eta abuztuaren 5ean eta 8an: Emakumeen I. Masters Gasteiz pilota txapelketa