argia.eus
INPRIMATU
66 herri mugimendu eta sindikatuk Okupatu Gasteiz Eguna babestu dute
“Zentsuraren aurrean Gasteizko kaleak okupatzen jarraituko dugu”
  • Orotara 66 mugimendu sozial eta sindikatuk mezu bateratua bidali dute Gasteizen ostegun goizean. Okupatu Gasteiz Eguna babestu eta 12:30ean abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu dute. “Hemen gauden mugimendu sindikal eta sozialok espazio publikoaren alde borrokatzeko prest gaude, eta zentsuratzaile ororen aurrean tinko mantenduko gara”, adierazi dute Gorka Urtaran buru duen Udalari mezu zuzena bidaliz.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2018ko urriaren 04a
Eragile mordoak elkarrekin babestu dute Okupatu Gasteiz Eguna. (Argazkia: Igor Goikolea)

"Pertsona guztion eskubideak defendatzeko kaleak okupatu dituen jende konprometituari esker da halakoa gaur egungo Gasteiz", aldarrikatu dute. "Gure hiriko kaleak feminismoz blaitu ditugu, pertsona pentsiodunen eskubideen alde, hezkuntza publikoaren eta euskararen alde bete ditugun modu berean; frackingaren edo eta arrazakareriaren kontra egiteko elkartu gara, baita martxoaren 3a ahaztua ez izateko ere. Gasteizko hainbat eta hainbat txoko bete ditugu eskubide sozial, politiko edota kulturalen alde", irakurri dute.

Gasteizko katedral berriaren aurrean biltudakoek esan dute ez dutela "inondik inora onartuko" udal gobernuak kaleak okupatzeko duten eskubidea urratzea. "Salatu nahi dugu espazio publikoaren erabilpena debekatzea, zergatik eta Okupatu Gasteiz ekimenaren aldarrikapenak EAJrentzat aproposak ez izateagatik. Adierazpen askatasuna eta espazioen erabilpena ezin dira unean uneko gobernuaren iritziaren menpe egon. Hemen gauden mugimendu sindikal eta sozialok espazio publikoaren alde borrokatzeko prest gaude, eta zentsuratzaile ororen aurrean tinko mantenduko gara”, jakinarazi dute.

Okupatu Gasteiz Eguna Arabako hiriburuko hainbat proiektu autogestionatuk elkarrekin antolatu duten eguna da. Hala Bedi Irratiak 35 urte bete ditu, Gaztetxeak 30, Auzolana Pilotalekuak hamar eta Errekaleor auzoak bost. Duela astebete, publiko egin zuten Gasteizko Udalak hainbat gune erabiltzea debekatu ziela, debekua “zentsura politikotzat” jo zuten, eguneko deialdia mantentzen zutela jakinarazi eta manifestazioa deitu zuten larunbaterako 12:30ean.

“Gaur hemen elkartu garenok gure aldarrikapen eta proposamenak adierazteko erabiltzen ditugu kaleak, eta era berean, defendatu nahi dugu gasteiztar orok bermaturik izan behar duela hiriko espazioak erabiltzeko eskubidea, aldarrikapenekin ados egon ala ez”. Hala eman diote babesa Okupatu Gasteiz Egunari dozenaka eragile soziale eta sindikatuk.

Atxikitu diren eragileak

ADI elkartea, Arabako Gazte Abertzaleak, Arabako Pentsionistak lanean, ARTGIA Espazioa, Asamblea de Mujeres de Álava, Askapena, Asociación de mujeres Wayra, 7. Alaba auzo elkartea (Aranbizkarra-Aranbide-Arantzabela), Betiko Gasteiz auzo elkartea (Ensantxe), Bost Urki auzo elkartea (Lakua Arriaga), Erreka Txiki auzo elkartea (Santa Luzia), Gasteiz Txiki auzo elkartea, Uribe Nogales auzo elkartea (Abetxuko), Errota Zaharra auzo elkartea, Astindu, Berriztu, Bilgune Feminista, CEAR Euskadi, Cocina de Guerrilla Sukaldea, Congreso de los pueblos País Vasco, Armentia ikastolako Zuzendaritza batzordea, Eginaren eginez, Elkartzen, Ernai, ADRA Fundazioa, Gasteizko AEK, Gasteizko Eleak, Gasteizko Txosnak, Gasteizkoak, GES (Gazte Emantzipaziorako Sarea), Goian, Herria 2000 Eliza -Gasteiz, Insola, Judimendiko Gazte Asanblada, Judimendikoak Auzo Elkartea, Kaleratzeak Stop Desahucios Araba, Kimuak, La Gallina Vasca Lumagorri, Martxoak 3 elkartea, Mugarik Gabe, Mujeres en la diversidad, Negeak, Olarizuko Gazte Asanblada, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Orbain Kultur Elkartea, Plataforma derechos sociales de Gasteiz (PDS), RASD, Salburua Burdinbide, Salhaketa-Araba, Santo Domingo Bizirik!, Sarburu Kultur Elkartea, Sare Antifaxista, 7 menos 20, Sareak Josten (Red de Asociaciones y ONGs), Arabako Sos Arrazakeria, Sumendi, Trikuharri Gazte Asanblada, Txagoko Jaiak, Yokerandan antzerki taldea, Zizta Euskara taldea eta Zuloa liburutegia.

Ondorengo lau sindikatuek ere aldarrikapena babestu dute: ELA, LAB, ESK eta Steeilas.

Lau zutabe

Lau zutabetan joango dira manifestazioa 12:30ean irtengo den San Anton plazara. Honela egin dituzte deialdiak, guztiak 12:00etan:

Aldabe Gizarte Etxetik: Mugimendu feminista eta presoen eskubideen aldeko mugimendua.

Leizaola plazatik (Santiago ospitale parean): Okupazioaren aldeko mugimendua.

Iparralde Gizarte Etxetik: Pentsionista eta Gazteak.

Kutxi kaleko sarreratik: Ekologistak eta errefuxiatuen eskubideen aldeko mugimendua.

Egitarau oparoa

Kantua eta bideoklipa