argia.eus
INPRIMATU
Cintruenigon sutea piztu eta hodei toxikoa zabaltzen ari dela jakinarazi dute suhiltzaileek
  • Ostiral eguerdiko albistea: Cintruenigon sutea piztu da eraikuntzako materiala eta edukiontziak zeuden pabiloi batean eta hodei toxikoa zabaldu da inguruetan. Larrialdi zerbitzuek herritarrei dei egin diete etxeetan sartu, leihoak itxi eta ez ateratzeko.

ARGIA @argia 2023ko ekainaren 02a

Hemen larrialdi zerbitzuek zabaldu duten bideoa:

Euskalerria Irratiak informatu duenez, ondorengoak bertaratu dira: Tuterako suhiltzaileak, Foruzaingoa, Cintruenigoko Udaltzaingoa eta Guardia Zibila. Inguruak hustu dituzte eta bertaratzea debekatu.