Hiru Mugak Batera plataformak antolatu ditu zementu-fabriketan hondakinak erraustearen aurkako jardunaldiak azaroaren 2, 3 eta 4rako. Hitzaldiak, mahai inguruak eta eztabaidek osatuko dute, besteak beste, egitaraua.
Olaztiko Cementos Portland zementu-fabrikan erraustea erabaki zen. Medikuek eta zientzialariek adierazi dute osasunean eta ingurugiroan ondorio kaltegarriak izango dituela. "Nafarroako Gobernuak gomendioei ez entzuteaz gain, errausketa hondakinen kudeaketarako sistema gisa inposatzen jarraitzen du, nahiz eta Nafarroa osoan baztertua izan den", adierazi du plataformak. Hondakinen kudeaketarako sistema hau beste hainbat lekuetan baztertu egin da: Nafarroako Tafalla, Tutera, Lizarra aldea eta Sakanan, Goierrin eta Arabako lautadan, esaterako.
Hiru Mugak Baterak dio larriena ez dela udaletxeen “borondatea” ez dutela errespetatu, “interes orokorreko proiektu pribatu” bat izatea baizik. Errausketa aurrera eraman duten enpresek kaleratze ugari egin dituzte eta hori ere “negatiboa” dela azaldu du plataformak. Erdi Guneko Garapenerako Partzuergoak, sindikatuek, turismo elkarteek, nekazaritza eta elikagai sektoreek ere eragin “kaltegarria” izango duela adierazi dute. Nafarroako Tres Erres konpainiak ere dozena bat argudio eman ditu errausketaren aurka.
IV. jardunaldiak
Azaroaren 2an ongi etorria egingo dute: aurkezpena, trikipoteoa eta afaria. Arazoaren 3an hondakinen kudeaketari buruzko hainbat solasaldi, mahai inguru eta hitzaldi izango dira.Zero Zabor plataformako Ainhoa Arrozpide izango da tartean, baita Mario Fernandez Lopez medikua eta OSALDEko kidea ere. Azaroaren 4an irteera Urederrara irteera egin ostean eta bazkaria egongo da.
2011ean antolatutako errausketaren aurkako jardunaldietan 2009ko parte hartzaileen kopurua hirukoiztu zen. Horregatik “ilusio handiarekin” antolatu dituzte aurtengo ekimenak.