argia.eus
INPRIMATU
Zelenskik arma gehiago eskatu ditu Ukrainarentzat
  • Ukrainak armak jaso ezean, inbasioa "amaierarik gabeko odol jarioa" izango dela dio Ukrainako presidenteak, eta horri aurka egiteko arma gehiago eskatu ditu.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko apirilaren 13a

Ukrainako presidenteak, Zelenskik, mendebaldeko herrialdeei arma gehiago bidaltzea eskatu die; haren esanetan, Ukrainak arma gehiago jasotzen ez badu inbasioa amaierarik gabeko odol jarioa izango da.

Ukraina eta Errusia inguruko herrialdeei adierazi die haiek izan daitezkeela hurrengo inbadituak, eta hori ez gertatzeko aukera bakarra Ukrainari arma astun gehiago ematea eta Errusia militarki garaitzea dela gehitu du.

"Mendebaldeko herrialdeek dena dute haien eskuetan hau egi bihurtzeko. Ankerkeriaren gaineko garaipena eta salbatutako pertsonen kopurua haien esku dago. Polonia, Moldavia, Errumania eta Baltikoko herrialdeak izango dira Errusiaren hurrengo helburu, Ukrainaren askatasuna erortzen bada", esan du Zelenskik.