argia.eus
INPRIMATU
Zeledonen abestia euskaraz lehen aldiz
  • Lehen aldiz Zeledonen abestia euskaraz abestuko dute GEU elkartearen eta Blusa eta Nesken Batzordearen elkarlana medio. Abuztuaren 4an da Zeledonen jaitsiera Andre Mari Zuriaren plazan, eta bertaratuko diren milaka lagunei euskarazko bertsioaren eskuorriak banatuko dizkiete.

ARGIA @argia 2015eko uztailaren 29a

Honakoa da prestatu duten abestia:

"Zeledon! Etxe berria egin duk!
Zeledon! Balkoian leiho on!
Zeledon! Etxe berria egin duk!
Zeledon! Balkoian leiho on!
Zeledon, Zeledon, Zeledon! Etxe berria egin duk!
Zeledon, Zeledon, Zeledon! Balkoian leiho on!"

Egileek adierazi dutenez, zenbait proposamen aztertu ostean, Mariano San Miguel musikariaren jatorrizko bertsioan oinarritutakoaren alde egin dute. Euskararen erabilera bultzatu nahi dute eta jaietan duen presentzia areagotzeko helburuarekin beste urrats bat eman nahi dute. "Elkarlanetik eta jai giroan euskaraz gozatzeko aukera gehiago izango dugu".