Gaur Kantoian kolaborazio berri bati ekin diogu Hebe Gonzalez arkitekto gasteiztarraren eskutik. Hilean behin hurbilduko zaigu Hala Bediko Kantoira, noski, arkitekturari buruz hitz egitera, zehazki arkitektura eta politikaren arteko loturan sakontzera.
Gaurkoan, hasiera moduan, Gasteizko kaleetan barrena aritu gara paseatzen, denboran atzera eta aurrera, hirigintza hizpide. Badakizu zein interesen arabera diseinatu zen Gasteizko auzo bakoitza? Eta zure auzoa noiz eta nola sortu zen? Hebek argituko dizu podcastean:
Informazio hau Hala Bedi Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.