argia.eus
INPRIMATU
Zein egoeratan daude Alemanian bizi diren asilo eskaeradunak?
  • Arrazoi politikoengatik herrialde germaniarrera ihes egin behar izan duten asilo eskaeradunen inguruko gako batzuk jaso ditugu

Martin Mendizabal Garai @mendigarai 2015eko abuztuaren 27a
Hainbat errefuxiatuen aldeko giza taldek asilo eskaeradunek jasaten dituzten egoera prekarioak salatu dituzte (Argazkia: Bayerischer Flüchtlingsrat)

-Egoera ekonomikoa: Asilo eskaeradunek hilabetean 359 euro jasotzen dituzte. Alderaketa egiteko langabetuek jasotzen duten laguntza, etxebizitzaz gain, 400 eurokoa da.

-Nazien garaiko legea: 1938. urtean onartu zen Residenzpflicht legeak asilo eskaera egiten dutenei egokitutako erresidentzia eremutik mugitzea galarazten die. Nagusiki abokatu juduei zuzendua, Alemanian bizi ziren herritar judutarren defentsa galarazteko egin zen. Alemania lege hau indarrean daukan Europako herrialde bakarra da.

-Lager delako eraikin handietan pilatuta daude: Kasu gehienetan asteburuan eraso egin zioten gisako herri txikietan daude kokatuta. Hiri handietatik urrun egotea eta familia asignazio eremutik kanpo edukitzea osasun mentaleko gaitzak sorrarazten die.

Errefuxiatuen aurkako eraso ugari

Larunbata arratsaldean supermerkatu abandonatu batean duela bi urte eta erditik baldintza oso kaxkarretan bizi diren 250 asilo eskaeradunen aurka jo dute neonaziek.

Urteko lehen sei hilabeteetan errefuxiatuen aurkako 173 salaketa izan ziren.

Barne Ministeritzak eraso azpimarragarrienak mapa honetan bildu ditu:

Refugees welcome

Zenbait mugimendu sozialetatik errefuxiatuak Alemanian jasotzen duten harreraren inguruko artikulua idatzi du Lander Arbelaitz kazetariak bere blogean.