Donostiako Miramar jauregian aurkeztu dute 2016ko abenduan egitekoa den hizkuntza aniztasunaren goi bilera. Donostia 2016 eta Kontseilua dira sustatzaileak, baina haiekin batera, nazioarteko hainbat erakundek parte hartuko dute talde antolatzailean.
Giza eskubideen , hizkuntza eskubideen, hizkuntza aniztasunaren eta hizkuntza gutxituen sustapenean diharduten gizarte erakundeen nazioarteko sareek edo gobernuz kanpoko erakundeek osatuko dute goi bilera antolatzeko zeregina izango duen taldea. Bakoitzaren deskribapen laburra eskaintzen dizuegu.
UNPO: Herri indigenetako, gutxiengoetako eta lurralde aitortzarik ez duten edota lurraldea okupatuta duten taldeetako kideek osatzen dute nazioarteko erakunde hau. Talde heterogeneoa da eta bertako kide diren helburuak ugariak, baina denak batzen dituen ezaugarri amankomuna dute: nazioartean ez daude ondo ordezkatuta. Hori dela-eta, UNPOk nazioarteko foro bat sustatzea du xede, bere kideen errepresentazioa bermatzeko. Bruselan du egoitza nagusia eta Europako parlamentuan lan handia egiten du.
Linguapax International: Gobernuz Kanpoko Erakundea da, hizkuntza aniztasuna balioztatzeko eta babesteko lan egiten duena. UNESCOk sortu zuen 1987an, baina erakunde independentea da orain. Bere ikuspuntuaren arabera, hizkuntzak babesteak ekarpena egiten dio bakeari eta nazioarteko elkar ulertzeari. Mota horretako ekarpenak nabarmendu nahian, urtero sari bat banatzen du gizarte eragileetako ordezkari eta linguisten artean, hezkuntza eleaniztunaren alde egindako lanarengatik.
Pen International: Mundu osoko idazleak biltzen ditu elkarte honek eta hain zuzen, haien arteko adiskidantza eta lankidetza sustatzea du xede. Helburu horrekin bat egiten duenez, hizkuntza gutxituetan egindako literatura beste hizkuntzetara itzultzeko baliabideak eskaintzen ditu, baita hizkuntza txikien arteko itzulpenak ere. 1996an Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala sustatu zuen Bartzelonan, baita Hizkuntza Eskubideen Gironako Manifestua ere.
ELEN: Europako gobernuz kanpoko gizarte eragileen bilgune honek 21 estatutako 42 hizkuntza komunitate ordezkatzen ditu. Bere lan eremuak hizkuntza gutxiagotuen eta hizkuntza eskubideen sustapena dira, horien babesa eta biziberritzea. EBLUL zena ordezkatu zuen. Nazio Batuen Erakundean erakunde aholku emailea da.
CIEMEN: Kataluniako gizarte zibilaren erakundea, CIEMEN izan zen Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren idazkaritza teknikoaz arduratu zen instituzioa. Hizkuntza eskubideen defentsan eta hizkuntzaren erabilera sozialaren alde lan egiten du, ezagutza promozionatuz, nazio eta gutxiengo etnikoen eskubideen aitortzaren alde eginez eta elkartasuna sustatuz.
ECMI: Gutxiengoen aferentzako zentro europarrak (European Centre for Minority Issues) aholkuak ematen dizkie Europako gobernuei eta gobernu arteko erakundeei. Alor akademikoarekin eta hedabideekin lan egiten du 1996an sortu zenetik.
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]
Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.
Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]