argia.eus
INPRIMATU
Zazpigarrenez, kalean lo egitera atera dira Donostian
  • Hiritarron Harrera Sareak kalean lo egitera deitu ditu herritarrak, beste behin ere. Ondarretako La Sirena aterpetxea neguko egun guztietan ireki dezatela eskatzeko protesta gisa, zazpigarren aldiz elkartu dira asteazkenean, hilaren 24an, Gipuzkoa plazan, aldundiaren arkupeetan, 21:00etan.

Irutxuloko Hitza @irutxulo BeƱat Parra @parrabenat 2022ko martxoaren 24a
Argazkia: Hiritarron Harrera Sarea

Otsailaren 10etik 11rako gauean egin zuten kalean lo estreinakoz, eta 60 lagun elkartu ziren Bulebarreko kioskoan. Ondoren, otsailaren 17ko gauean 40 lagun elkartu ziren Gipuzkoa plazan lo egiteko, beste horrenbeste otsailaren 24koan eta beste horrenbeste martxoaren 3ko gauean. Aldiz, martxoaren 10ean 42 lagunek bat egin zuten Harrera Sarearen protestarekin, eta joan den astean, hilaren 17ko gauean, 33 lagunek.