Atzeman eta gutxira geratu dira aske zazpi lagunak. Astelehen arratsaldean Foruzaingoak zazpi lagun atxilotu dituela jakinarazi dute Maravillas gaztetxeko kideek. Desordena publikoak egozten dizkiete, Ahotsa.info-k informatu duenez.
Urtarrilaren 8az geroztik itxita dago Maravillas gaztetxea dagoen Rozalejo jauregia, Iruñeko alde zaharreko Nabarreria plazan. Jakitera eman dutenez, bi atxiloketa asteazkeneko ekintzarekin lotuta daude: Aranzadi zubitik zintzilikatu ziren bi lagun, soka alderik alde jarrita, errepidea itxiz. Beste bostak osteguneko ekintzarekin zerikusia izan dezaketelako atxilotu dituzte: Labriteko maldan kateatu eta trafikoa moztu zuten.
Zabaldu da orotara 82 lagun izan daitezkela auziperatuak, aste honetan eta abuztuko gertaeretan atxilotu eta identifikatutakoak batera.
82 lagun izan daitezke osotara auziperatuak @maravillasGTX a defendatzeagatik.
— agil (@ghiliam3) January 21, 2019
-Hasierako 5 identifikatuak
-Uztaileko desalojoko 22ak
-Gaur atxilotutako 7ak
Goiko hauek zihur.
-Aste hontan identifikatutako 48ak