Igandean 50.000 pertsona bildu ziren Txileko Santiago hiriburuan kolpe militarraren ondorioz hildako eta desagertutako biktimen alde. Augusto Pinocheten diktadurak 1973tik 1990era iraun zuen.
Martxa Polizia eta manifestarien arteko istiluekin amaitu da.
“Zauriak irekita jarraitzen du, egia ez delako oraindik kontatu eta estatu krimenekin justiziarik egin ez delako” esan du Tania Núñez manifestariak, AFP agentziak jaso duenez.
Protesta Santiagotik 50 kilometrora dagoen Punta Peuco-ko espetxetik igaro zen. Pinocheten garaian hainbat hilketa, tortura eta bahiketengatik kondenatutako militar ohiak preso dauzkate bertan eta zenbait iturriren arabera hainbat pribilegiorekin bizi dira.
Hamazazpi urte iraun zituen Pinocheten diktadurak. Kolpe militarra eta hilabete ondoren, dikadorearen errepresioaren ondorioz 30.000 lagun hil zituzten. AEBen enbaxadak 5.000 zirela zioen.
Diktadorea boterean izan zen 17 urteetan milioi bat errefuxiatu, 112.000 torturatu eta 3 milioi atxiloketa arbitrario zenbatu dira.