Eusko Legebiltzarrean Estatu Aurrekontuen inguruko bozketa egin eta ez dituzte onartu. EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE-EEk ezezko boza eman dute, jeltzaleen eta sozialisten arteko zatiketa sortuz.
EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen eskaeraz bozkatu dituzte Legebiltzarrean Espainiako Estatu Aurrekontuak. EAJren eta PSEren babesari esker onartu zituzten arren, oraingoan sozialistek aurkako jarrera hartu dute.
Elkarrekin Podemosek PPren politiken “konplize” izatea leporatu dio EAJri, “ustelkeriaren eta murrizketen aldeko itun baten bitartez”. Sozialisten jarrera ere kritikatu dute, Podemosekin kokatu beharrean EAJrekin akordioak egiteagatik: “EAJrekin argazkia izorratzeak beldur ematen zien”, esan dute.
Euskal gizarteari aurrekontuen inguruko azalpenak ematea eskatu dio koalizio abertzaleak EAJri. Akordioa azaltzeko “arazo larriak” dituztela esan dute.
EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek EAJri “begian behatza sartu nahi diotela” esan dute jeltzaleek eta PSEren jarrera kritikatu dute, “jokoan sartzeagatik”.