argia.eus
INPRIMATU
Zarralukik (UPN) egindako irain matxista salatu dute
  • UPNko Luis Zarralukik hautsak harrotu ditu Nafarroako legebiltzarrean, Maria Solana gobernuko bozeramaileari ondorengo komentario matxista botatzean: "Izugarri gustatzen zait zurekin hitz egitea, baita nolakoa zaren ere, eta ederra zarela ere esango nuke; ez dut arazorik alde horretatik".

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko ekainaren 02a

Gobernua osatzen duten Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerrak adierazi dute jarrera matxista hauek “instituzioek bultzatu beharreko genero berdintasunen batere laguntzen ez dutela" eta testu bat aurkeztu dute Legebiltzarrak Zarraluki gaitzetsi dezan.

 

Twitter bidez Zarralukik berak barkamenak eskatu ditu adierazpenak egin eta gutxira.