argia.eus
INPRIMATU
Zarauztarrek babes irmoa adierazi diote erasotuari
  • Zarauzko Lege Zaharren Enparantzan ostegun iluntzean egindako elkarretaratzea jendetsua izan da. Iazko abenduan Arrano tabernan gertatutako eraso sexista salatu eta erasotuari babesa adierazi diote.

Aritz Mutiozabal @AritzMutiozabal Urola Kostako Hitza @ukhitza 2020ko ekainaren 05a
Argazkia: Aritz Mutiozabal / Hitza

Mobilizaziora deitu duten Danda Gazte Asanbladako kideak, Arranoko langile ohi batzuek, hainbat militante feministak eta erasotuaren inguruko beste hainbat pertsonak bertan izan dira. Baita Udal Gobernua osatzen duten EAJ eta PSE-EEko ordezkariak, Xabier Txurruka alkatea haien artean. EH Bilduk koalizioko ordezkariak ere han izan dira.

Hamabost minutuko elkarretaratzea egin dute, Eraso sexistarik ez! Lepoan hartu eta babestu leloa zeraman pankartarekin, eta, amaieran, erasotuaren familiako bi kidek eskerrak eman nahi izan dituzte erasoa jasan duen pertsonaren eta bere hurbilekoen izenean gaur mobilizazio eta babesa adierazteagatik. Bide batez, atxikimendua bidali diete Hernani eraso sexista jasan duten hiru emakumeei.

Biribiltzeko, honakoa adierazi dute: “Etxean erasotutako emakumea, eratutako emakumea, emakumea lurrean badago, lepoan hartu eta lagundu aurrera segitzen, despatxotako paper artean galtzeko arrikua dago eta”. Jarraian, txalo zaparrada artean hartu du planan elkartu diren guztiek, eta familiako kideek pankarta tolestu dute ekitaldiari amaiera emateko.

 

 

 

Gai honekin lotutako informazioa:

 - Erasoa jasn duen emakumeak, Danda Gazte Asanbladako kideek, Arranoko langile ohi batzuek, hainbat militante feministak eta erasotuaren inguruko beste hainbat pertsonak egindako gutuna.

- Zarauzko Sortuk eta Arranoko Batzordearen irakurketa: 'Eraso matxistarik ez, ez ezker abertzalean ezta beste inon ere!

- Ainhize Muniozgureneren eta Ekhine Eizagirreren gutuna, Zarauzko Bilgune Feministaren izenean: "Eraso matxistarik ez! Elkarrekin ekin!"