argia.eus
INPRIMATU
Zarauzko eta Sopelako sexu erasoen aurrean, autodefentsarako deia
  • Pasa den astean Zarauzko festak zirela 16 urteko neska bat bortxatu zuten eta Sopelan sexu erasoa jasan zuen beste neska batek. 18 urteko gazte bat espetxeratu dute bortxaketagatik.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko uztailaren 03a
(Arg: Zarauzko Sare Feminista)

Zarauzko mugimendu feministak jakinarazi du pasa den astelehenean bortxatu zutela neska. Salaketa jarri ostean 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak, eta epaile aurrean deklaratu ostean espetxera bidali zuen.

Sopelako (Bizkaia) San Pedro jaietan ere erasoa izan dela salatu du Udalak. Hemen 21 urteko gazte bat atxilotu dute, eta epailearen aurretik pasa eta gero libre geratu da.

Zarautzen kontzentrazioa egin dute ehunka lagunek mugimendu feministak deituta, eta autodefentsa feministarako deia luzatu dute: “Gu gara gure gorputzaren jabe, ezin du inork gure partez erabaki”.