argia.eus
INPRIMATU
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
  • Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.

ARGIA @argia 2024ko abenduaren 31
Zarauzko ertzain etxea.

51 urteko gizonezkoa, Zarauzko terapia naturaleko kontsulta bateko arduraduna, hartu du atxilo Ertzaintzak, emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Getariako etxebizitza batean egin zion eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Elkar ezagutzen zuten, astero joaten baitzen emakumea terapia naturaleko kontsulta horretara.

Gauzak horrela, Ertzaintza ikertzen ari da ea biktimaren zaurgarritasun-egoeraz baliatu ote zen erasoa egiteko, baita ea kontsultako beste paziente batzuk ere izan ote diren antzeko ekintzen biktima.

Aske geratu da 51 urteko gizonezkoa, epailearen aurretik pasatu ondoren.