argia.eus
INPRIMATU
Zarautzeko Photomuseumak Nestor Basterretxea omendu du
  • Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatzen du Zarautzeko Photomuseumak gaur, abuztuaren 19an. Aurten Nestor Basterretxea omendu dute, artistari buruzko dokumentalaren proiekzioarekin.

Judith Perez @judyjudd 2014ko abuztuaren 19a
Nestor Basterretxea (argazkia: RTVE)

Ekitaldia 11:30ean hasi da Daguerreren oroigarriaren aurrean egindako lore eskaintza eta aurreskuarekin. Ondoren, 12etan, José Julián Bakedanok zuzendutako eta Bilboko Arte Ederren Museoak ekoiztutako Nestor Basterretxea: una declaración filmea proiektatu dute.

Photomuseumak urtero ospatzen du Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna. Dagerrotipoaren aurkezpena Parisko Zientzia eta Arte Ederren Akademian ekartzen dute gogora. Hau lehenengo argazki-prozedura izan zen eta zientzia eta artetan “aplikazio asko eta nabarmenak” izan zituen.

“Arte Ederren arloan artista askok lan egin dute teknika honekin. Aurten Nestor Basterretxearen ekarpena nabarmendu nahi izan dugu”, adierazi du Photomuseumak ohar batean. Egun osoan zehar sarrera doanekoa izango da.