argia.eus
INPRIMATU
Zaraitzu ibaiko 55 kilometro garbitu dituzte 500 lagunek auzolanean
  • ZAIN Zaraitzu Ibaia Naturala elkarteak antolatuta, ibaiaren inguruko herrietako 500 lagunek 4.300 kilo zabor atera dituzte. “Zaraitzu ibaiaren zaintzak erronka garrantzitsuak dauzka aurrean, era kolektiboan gure gain hartu nahi eta behar ditugunak”, adierazi du antolatzaileetako batek.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko abuztuaren 13a
Auzolanean parte hartu duten lagunak. Argazkia: Ahotsa.info

“Hau atzoko auzolanaren fruitua da”, adierazi du auzolanean parte hartu duen lagun batek, atzean duen zaborra seinalatuz. “Helburua ibaia garbitzea zen, eta nire ustez guztiz bete dugu. Egia da ibaian zaborra geratu dela, baina zuten tamaina dela eta ezin izan ditugu atera”, adierazi du lagun berak. Horrez gain, ibaia nahiko garbi ikusi dutela esan du, kontzientzia garatuta dagoela gehituz.

Hala ere lan handia egin dutela eta egiteko dagoela esan du. Antolatzaileek eta herritarrek zuten beste helburua herritarrek duten “altxorraz” ohartaraztea eta kontzientziatzea zen.

Auzolana antolatu duen ZAIN elkarteak auzolanaren aurretiazko koordinazio lanetan aritu direnei eskertu egin die, arazorik egon ez baita. Zaborraz gain, hainbat proiektu hidrologikok ere Zaraitzu mehatxatzen dutela gehitu dute, eta hauei kolektiboki erantzungo diotela esan dute. Alor honetan, ZAINeko kideek epe ertainerako helburu bat jarri dute: 2021eko Plan Hidrologikoan Zaraitzu ibaia Esako urtegia betetzeari uztea.

Hemen ahotsa.info-ko kideek auzolanari buruz egin duten bideoa: