argia.eus
INPRIMATU
Zara saltokiak emakumeak zapaltzen dituela salatu dute Iruñean, U30-eko grebara deituz
  • Mugimendu feministak iragan larunbatean ekintza egin zuen Iruñeko Zara arropa dendan, urriaren 30eko grebari begira eta saltoki hauetan "emakumeek jasaten duten zapalkuntza" salatzeko.

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 20a
Saltoki honetan egin zen ekintza feminista.

Emakumeek azaldu zutenez, hemengo emakumeei zuzenean eragiten die saltoki hauetako jardunak, baina bereziki hegoaldeko herrialdetan arropa hauen ekoizpenean diharduten emakumeei. "Baita emakume guztiei ere, oro har, publizitatearen bidez objektu bihurtzen gaituzte, salmentarako tresna gisa erabiliz". Ahotsa.info-n emakumeek adierazten dutenez, "pentsio, lan eta bizitza duinaren aldeko borrokan jarraituko dugu eta horregatik, urriaren 30ean greba orokorrarekin bat egingo dugu eta emakume feminista guztiei berdin egin dezaten eskatzen diegu". Hemen Ahotsa.info-ko bideoa: