Greziako Lesbos irlan errefuxiatuei laguntza ematen dabilen GKEko kideek “eraso faxista” bat jasan dute, errefuxiatuei jana banatzeko erabiltzen dituzten ibilgailuen aurka. Aurreko astetik Lesboseko irlako herritarrak itsasotik heltzen diren migratzaileei oldartu zaizkie.
Zaporeak erakundeko auto eta furgoneta “suntsituta” geratu direla adierazi dute GKEko kideek. Horrez gain, erasoa pairatutako momentuan auto barruan zihoazen pertsonen izua azpimarratu dute.
ZAPOREAKEKO KIDEAK JIPOITU DITU FASZISTA TALDE BATEK
Ukabilkadak, kolpeak, astinduak eta izua bizi izan dute faszista talde baten eskutik Mitilinitik gertu, azken horiek, manifestaldi bat aurrera zeramaten bitartean pic.twitter.com/AMZP45vPv3
— Zaporeak (@ProyectoSabores) March 1, 2020
“Bueltatu Turkiara” garrasi egiten diete itsasotik Lesbosera heltzen diren migratzaileei. Irlara sartzen ahalegindu diren 5.500 migratzaileri sarbidea galarazi die Greziako poliziak, eta larunbatean muga gainditzen 10.000 pertsona ahalegindu zirela jakinarazi du. Datorren hilabetean Greziako lurraldera sartzen diren horiek asilo eskaerarik egin ezingo dutela adierazi du Stelios Petsas Greziako gobernuaren bozeramaleak.
No one can cross the Greek borders. All those attempting illegal entry, are effectively prevented from entering. Numbers cited by Turkish authorities are entirely false and misleading.
— Υπουργείο Εξωτερικών (@GreeceMFA) March 1, 2020
Turkiako Gobernua Europa-Turkia hitzarmena betetzen ari ez dela salatu du Stelios Petsasek. Izan ere, Siriako errefuxiatuak Europara sartzea galarazteari utziko ziola jakinarazi zuen Turkiako Gobernuak, Siriako armadak Turkiako 33 soldadu hil ondoren.
Herritarren oldarraldiak
Lesboseko herritarrak migratzaileak irlan sartzearen aurka agertu dira, ekintzaile eta kazetarien aurka eraso eginez. Migratzaileentzako harrera etxea izandako eraikin bati su eman zioten, siriarrak irlara sartzeko ezezkoa adierazteko. Gatazkak izan dira irlan, poliziaren parte-hartzea deitzeraino, eta honek gas negar-eragilea bota zien migratzaileei.
Επίθεση σε μέλη ΜΚΟ στο λιμάνι της Θέρμης στη Λέσβο. Πέταξαν τις κάμερές τους στη θάλασσα. pic.twitter.com/UYvzfgFwNN
— SKAI.gr (@skaigr) March 1, 2020