argia.eus
INPRIMATU
Zapla!: podkast soziolinguistikoa Euskaraldiaren harira
  • Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak sortu dute EITB podkast atariarentzat Zapla! podkast berria. Hizkuntza ohiturak aldatu eta Euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna da. Belarriprest eta Ahobizi guztientzat lagungarri izan nahi du produktu berriak, Euskaraldiaren 2022ko leloaaren haritik ("Hitzez ekiteko garaia da").

Sustatu 2022ko azaroaren 09a

Lehen atala argitaratu da jada eta bertan, portaerak baldintzatzen dituzten egoeren inguruan aritu dira, Gemma Sangines psikologo bilbotarrarekin, estres linguistikoa zer den eta nola eragiten duen aztertzen. Sumisio linguistikoa eta hizkuntza asertibitatea ere aztertu dituzte, eta elkarrizketa egin Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektore izandakoari, bere bizitzan zehar egindako hizkuntza hautuez.

Monika Belastegi eta Juankruz Lakasta kazetariek gidatzen dute Zapla!, Iker Martinez de Lagos Topaguneko komunikazio arduraduna da podcastaren ekoizlea; On Time ekoiztetxeak egin du produkzioa, eta soinu arduraduna izan da Iñaki Beraetxe.

Podkastaren sortzaileek espero dute Euskaraldia igarotakoan ere praktikoa izango dela podkasterako egindako lana, euskaldunen ahalduntze eskoletan, euskaltegietan eta ikastetxeetan, eta TELP tailerretan. Katalanei hartutako kontzeptua da TELP, Taller d'Espai Lingüistic Personal, norberaren hizkuntza hautuak eroso egiteko formakuntza, estres linguistikoa txikitzeko laguntza.

Entzun Zapla! hemen.