Zapla ekimenaren baitan egin dira jada Nafarroako Bertsozale elkarteak plaza suspertzeko antolatutako lehen ekitaldiak. Asteburuan izan dira Lizarra eta Beran, eta zirkuitua osatuko da maiatzaren 15 arte Irurtzunen, Zizur Nagusian, Antsoainen, Agoitzen eta Arantzan egingo diren saioekin.
Era berean, saio moldeetan berritzeko baliatuko da aukera, bertso saioen diseinuan berritu eta esperimentatzea, ohikotik harago egon daitezkeen ariketa, gai eta saio motak proposatuz. Era berean, bertsolaritzaren aniztasuna ere islatu nahi du egitasmoak, kultur adierazpen horren barruan egon daitezkeen saio motak bilduz.
Honakoak izango dira hurrengo saioak:
Irurtzunen apirilaren 30ean, ostiralez, 18:30ean. Zentzumenei bertsotan, Kultur Etxean: Iker Gorosterrazu, Irati Majuelo eta Sustrai Colina. Gai-jartzailea: Maialen Belarra.
Zizur Nagusian maiatzaren 2an, igandez, 18:30ean. Bertso trama, Kultur Etxean. Beñat Astiz, Idoia Granizo, Miel Mari Elosegi Luze, Sarai Robles eta Xabat Illarregi. Gai-jartzailea: Ander Aranburu.
Antsoainen maiatzaren 8an, larunbatez, 18:30ean. Kopla saioa, Antzokian. Ainara Ieregi, Joana Ziganda, Josu Sanjurjo, Mikel Lasarte, Patxi Castillo eta Saats Karasatorre. Gai-jartzailea: Zigor Gartzia Zian.
Agoitzen maiatzaren 9an, igandez, 18:30ean. Bertso jaialdia, Kultur Etxean. Aitor Irastortza, Eneko Fernandez, Joanes Illarregi, Mintxo Astiz eta Patxi Castillo. Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea
Arantzan maiatzaren 15ean, larunbatez, 14:00etan. Bertso bazkaria, Aterpean. Eneko Lazkoz eta Julen Zelaieta.