argia.eus
INPRIMATU
Zapatistek emakume indigena bat proposatuko dute Mexikoko lehendakarigai
  • EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistak antolaturiko V. Indigenen Kongresu Nazionalean 2018ko estatuko hauteskundeetan parte hartzeko asmoa azaldu dute. Hautagai independente bat aurkeztuko dute horretarako, emakumezkoa.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa 2016ko urriaren 24a
Emakume zapatistak.

Indigenen Kongresu Nazionalak EZLNko eta Mexikoko hainbat indigena etnietako ordezkariak bildu ditu urriaren bederatzitik hamahirura bitartean. Mexikoko talde etniko guztien bilgune izan nahi duen kongresuak hogeigarren urteurrena bete du aurten.

Komunitate indigenei sistema kapitalista egiten ari zaien kalteei aurre egin nahi diete bide berri batetik. EZLNk Ingurunearen pribatizazio, hidroelektriken megaproiektu eta indigenen lurretan egiten ari diren eraikuntza erraldoien aurrean gizarteari mugitzera dei egin dio.

Azken hauteskundeetan abstentzioaren aldeko deia egin zuten zapatistek. Hala ere, ez da hauteskundeetara begira jartzen diren lehen aldia. 1994ko Chiapaseko gobernadore izateko hauteskundeetan Amaldo Avedañori babesa eskaini zioten. Hilketa saiakera bat jasan ondoren, Avedañok ez zuen garaipena lortu, Mexikar askoren ustez “hauteskunde-iruzur” baten ondorioz. Kasu hartan, trantsiziorako gobernu bat sortu nahi zen, aldaketa prozesu bati hasiera emateko.

(Albistea hau Ahotsa.infok argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ARGIAra ekarri dugu)