argia.eus
INPRIMATU
ZAPateneoren 19. urteurrena ospatuko dute urrian
  • Urriaren 5ean hasi da egitaraua, Emilio Lopez Adan "Beltza"-ren liburu aurkezpenarekin.

Hala Bedi @halabedi 2021eko urriaren 06a
Hitzaldi bat Zapateneoan (Argazkia: @zapateneo)

Hemeretzi urte bete ditu Zapateneok. Urte hauetan guztietan liburutegi soziala, kolektiboen topagunea, ateneoa, liburu denda eta beste hainbat gauza izan da Zapateneo, eta ospakizunerako tartea hartuko dute urrian zehar, ekimen ezberdin ugarirekin.

Miguel Matute Zapateneoko kidearekin hitz egin dugu Hizpidean, eta berak azaldu digu proiektua nola dagoen gaur egun eta urte hauetako bilakaera nolakoa izan den. Urteurrenerako osatu duten egitaraua ere azaldu digu, eta parte hartzera gonbidatu gaitu.

Elkarrizketa osoa hemen entzungai.