argia.eus
INPRIMATU
Zango pilota Hendaiako Ondarraitzen
  • XII. edizioa da aurtengoa. Futbol 7, zango pilota Hendaian. Maiatzaren 30ean jokoan dena ez da txapela ordea, ez da txapelketa. Heldu den ebiakoitzean euskal preso eta iheslarien aldeko ekimena izanen da Ondarraitz estadioan.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2015eko maiatzaren 26a

Antolatzaileek azken orduan igorritako oharra  jarraian.

 Hiru gune izango dira:

– Elkartasun gunea: erakusketa, material salmenta.

– Haurren gunea: tailerrak, jolasak.

– Karpa gunea: bazkaria eta kontzertuak…

* Nat eta Watson.

* 3Indarrok elektrotxaranga.

* Tximeleta, Oliba Gorriak eta Anestesia.  

– 50 talde inguruk eman dute izena egundaino. Zazpi lagun eta hamalau hanka behar dira taldea osatzeko. Zure lagunen taldea eskas da zerrendan.

– Herri bazkaria eta kontzertuak izanen dira, alta, jokoan asko dago eta zer ospatu gutxi. Aurtengoa XII. edizioa da, eta hobe XIII. jokatuko ez balitz, horixe bera nahi dugu hobetsi.  

– Euskal presoen auzia urte luzetakoa jauzia. Belaunaldiak joan belaunaldiak jin eta espetxeak hustu ezin.

– Espainian hamaika kartzela, Frantzian bertze hainbertze presondegi. Zenbat gezur zenbat egia, ez da aise asetzen askatasunaren egarria.

– 50 lagun taldek izena dute emanda, baina behar genuke ehunaka!  

    Zatozte kopuru eta nonbre handitan!