argia.eus
INPRIMATU
Zamaketariek greba atzera bota dute beste behin, negoziazioei leku egiteko
  • Espainiako Estatuko zamaketarien lanuzteak maiatzaren 23an ziren hastekoak, baina lehen bost greba egunak bertan behera utzi dituzte sindikatuek eta patronalak adostutako aurre-akordioa dela eta.

Lukas Barandiaran San Roman 2017ko maiatzaren 23a
Zamaketariek Bilboko portuan egindako protesta.

Maiatzaren 24, 26, 29, 31 eta ekainaren 2, 5, 7 eta 9an deitu zuten greba zamaketariek, baina lehenengo bost deialdiak bertan behera utzi dituzte. Zamaketako patronalarekin aurre-akordioa adostu dute, eta ekainaren 1ean berriro elkartuko dira bi aldeak. Negoziazioei bide egiteko utzi dituzte grebak bertan behera, betiere langileek ordezkari negoziatzaileen aurre-akordioa begi onez ikusten badute.

Espainiako Kongresuak zamaketarien sektorea liberalizatzeko dekretua onartu berri du; lan baldintzen galera, kaleratzeak eta soldaten murrizketa dira besteren artean liberalizazio horren ondorioak. Gobernuak inongo negoziaziorik gabe aplikatu du liberalizazio dekretua, urte luzeetako negoziazio prozesuari muzin eginez.