Ostegun goizean sutea piztu da Zallako zabortegian, 6:10ean, EiTBk informatu duenez. Suhiltzaileek 8:30 inguruan jakinarazi dute egoera kontrolatu dutela, baina operatibo luzea aurreikusten dutela. Hondakinak erretzeak askatzen dituen partikula toxikoak inguruko airearen kalitatean izaten ari diren eragin zehatza ez da jakina oraindik.
Oraindik argitu ez diren arrazoiengatik piztu da sutea Zallan. Lurrarekin eta aparrarekin itzali behar izan dute.
Urte eta erdian bigarren aldia da sutea pizten dela zabortegi horretan. 2017ko urtarrilean ere sutea izan zen. Zabortegiak arazo ugari eragin ditu zabaldu zenetik; hainbat urtez bertan pilatu dira Zabalgarbi erraustegiko eskoriak.
Zallako zabortegi pribatua 2005ean zabaldu zen, orduko Zallako Udalak –EAJren esku– CESPA konpainiari 2023 urte arteko baimena eman ondoren. Hasiera batean hondakin inerteak eta “ez arriskutsuak” pilatzeko egina zegoen arren, proiektuak hainbat aldaketa izan du geroztik eta Bizkaiko beste tokietatik eramandako hondakin kutsagarriak ere bota dituzte, guztira 4 milioi tona baino gehiago.
2009 eta 2012 artean Zabalgarbi errauskailutik ateratako 208.000 tona eskoria bota ziren Igorre eta Zallako zabortegietara, 2014an Eusko Jaurlaritzak onartu zuenez.
La Lagunasek sorturiko kutsaduraren, metanoa lehertzeko arriskuaren eta bestelako arazoen ondorioz, herritarrak maiz mobilizatu izan dira. 2016ko maiatzean sinadura bilketa hasi zuten Soiano eta Uribarriko auzotarrek, gas isuri eta usain txarrentzako konponbidea eskatzeko CESPAri eta erakundeei.
Zalla Bai plataformak agintzen du egun Udalean eta CESPArekin hitzarturik dauka zabortegiaren zati bat itxi eta berreskuratzea, hala nola lixibiatuak tratatzeko araztegia eraikitzea, besteak beste.
Jarraian hainbat irudi.
Incendio controlado pero de larga duración prevista, trabajamos apoyados por medios mecánicos del vertedero #bomberos #sutea #Zalla
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) 2018(e)ko abuztuaren 9(a)
Zallako #sutea kontrolpean, luzea izango da, bertako makinariarekin lanean laguntzeko #suhiltzaileak pic.twitter.com/MozbRONu0Z
Incendio #Zalla sellando con espuma la parte afectada y retirando con medios mecánicos la no afectada #bomberos
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) 2018(e)ko abuztuaren 9(a)
Zallako #sutea kaltetutako zatian aparra erabiltzen eta bestea retro batekin kentzen #suhiltzaileak pic.twitter.com/nJj2nUMDOP
@BomberosBizkaia trabajan en un incendio en el vertedero de #Zalla, el incendio se encuentra controlado #sutea @eitbNoticias pic.twitter.com/1Inq3NzaWB
— Iker Salgado (@ikersalgadoser1) 2018(e)ko abuztuaren 9(a)