Ostegun arratsaldean kea dario berriz ere Zaldibarko Verter Reciclyngen zabortegiari, hainbat herritarrek sare sozialetan partekatu dituzten irudietan ageri denez. Hala ere, Sos Deiak jakinarazi du ez dela sua, bertan egiten ari diren lanek eragindako hauts eta lurruna baizik. Gaur, Zaldibar, Eibar, Mallabia, Elgeta eta Ermuan hiru orduko lanuztea eta mobilizazioak egin dituzte jazotakoa argitzeko.
Ezbeharra gertaturikoan egun luzez sutan egon zen Zaldibarko zabortegia dioxina eta furano kopuru handiak isuriz. Otsailaren 20an piztu zen azken aldiz sua. Orain, berriz ere kea ageri da zabortegiaren goiko aldean, Facebooken erabitlzaile batek zabaldutako irudietan ikusten denez.
Bestalde, Zaldibar Argitu plataformak deituta hiru orduko lanuzteak egin dituzte herritarrek Eibar, Mallabia, Elgeta, Ermua eta Zaldibarren. Mobilizazioak ere egin dituzte eta manifestazio eta bilkurak.
#Elgeta#zaldibarargitu#paroherritarra pic.twitter.com/WKrOcgUuT2
— ZALDIBAR ARGITU (@ZaldibarArgitu) March 12, 2020
#ZaldibarArgitu#paroherritarra#ermua #elgeta #zaldibar pic.twitter.com/yPiiLuru88
— ZALDIBAR ARGITU (@ZaldibarArgitu) March 12, 2020
Arratsaldean Eibar eta Ermua artean eta Markinan egitekoak ziren manifestazioak, hala ere, atzeratzea erabaki ditu plataformak: "Gure osasuna eta bizitzak erdigunera ekartzea da gure helburua eta arduraz jokatu nahi dugu oraongo honetan ere, koronabirusa dela-eta".