argia.eus
INPRIMATU
Zaldibarko zabortegian 2019an Eusko Jaurlaritzak aurkitutako irregulartasun larriak (agiria)
  • Ekologistak Martxan taldeak salatu duenetik jakin da Eusko Jaurlaritzak irregulartasun larriak aurkitu zituela 2019an Zaldibarko Eitzagako zabortegian egindako ikuskaritzan. Sare sozialetan zabaldu da Jaurlaritzako ikuskariak egintako txostenaren kopia.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 07a
Zaldibarko zabortegia airetik istripuaren aurretik. (Argazkia: Alburen Consultoria Medioambiental)

AI00006/4S zenbakidun espedientean (pdf) ageri denez, 2019ko azaroaren 9ko datarekin egin zuen Zaldibarko zabortegirako bisita Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko ikuskariak. Aldez aurretik enpresari abisatutako bisita zen, ikuskaritza programatua, eta hala ere Verter Recycling enpresak ez zuen lortu ikuskaritza hura ondo pasatzea.

Baimenak betetze mailan inspekzioak eman ditzakeen bost puntuazioen artean, betetze maila onetik txarrera, Zaldibarkoari ikuskariak notarik txarrena jarri zion: agirian bertan garbi geratzen denez, nota txar horrek adierazten du enpresan aurkitu dela baimenaren betetze mailan oker nabarmen edo larriren bat.

Agintariek azaldu beharko dute zertan geratu zen espediente hura.