argia.eus
INPRIMATU
Zaldibarko hondamendiaren erantzukizun guztiak argitzeko eskatu dute Zallan, Joaquin Beltran gogoan
  • Zortzi hilabete pasa dira Joaquin Beltranen gorpua aurkitu gabe. Zaldibar Argitu plataformak deituta, dozenaka lagun kalera atera dira Zallan ostegunean hondamendiak hil zituen bi langileak oroitzeko eta kasuaren erantzukizun politiko guztiak argitu daitezen eskatzeko.
ARGIA @argia 2020ko urriaren 09a
Argazkia: Mikel Otero

Osteguneko manifestazioaren bidez, Joaquin Beltran langilearen gorpua aurkitzeko lanak jarraitzeko eta erantzukizun guztiak behingoz argitzeko eskatu du Zaldibar Argitu plataformak.

ETBk jaso ditu manifestazioaren irudiak: