argia.eus
INPRIMATU
Zaldibar inguruko herrietan EH Bilduren igoera nabarmena izan da
  • Zaldibarren EH Bilduk aurre hartu dio 29 botogatik EAJri. Ermuan PSE izan da lehena, EAJ erori baita, eta igoera nabarmena izan du EH Bilduk, duela lau urte bosgarren izan zen koalizio hau 229 bototaraino hurbildu baitzaio EAJri. Eibarren EAJ izan da lehena, eta EH Bildu asko igo da: duela lau urte 1.400 botokoa izan zen bien arteko aldea eta oraingoan 405 botora geratu da. Dardara nabaritu dute EAJ-PSEk, baina eskualdean duten nagusitasuna ez da zabortegiaren gisa berean erori.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 12a

Zaldibarko emaitza nagusiak (hemen emaitzak osorik). Erroldatutakoen %54,62k eman du botoa:

- EH Bildu: 465 (%37,74). 2016an 433 (%29,82) boto eskuratu zituen eta bigarren indarra izan zen.

- EAJ: 436 (%35,38). 2016an 463 (%31,88) botorekin lehen indarra izan zen.

- PSE: 175 (%14,2). 2016an 203 (%13,98) botorekin laugarren indarra izan zen.

- Podemos: 97 (%7,87). 2016an 197 (%13,57) botorekin hirugarren indarra izan zen.

- PP+Cs: 39 (%3,16). 2016an 129 (%8,89) boto jaso zituen.

 

Ermuan parte-hartzea %50,61ekoa izan da. EH Bilduk izan duen gorakada oso nabarmena izan da eta EAJk izan duen jaitsiera ere bai (500 bototik gora galdu ditu). Gutxiago erori den PSE izan da lehen indarra (hemen emaitza guztiak):

- PSE: 1.672 (%26,64). 2016an 1.741 (%23,38) jaso zituen eta bigarren indarra izan zen.

- EAJ: 1.562 (%24,89). 2016an 2.024 (%27,19) boto jaso zituen eta lehen indarra izan zen.

- EH Bildu: 1.333 (%21,24) boto jaso ditu eta hirugarren indarra bihurtu da, 229 bototara soilik geratuz. 2016an bosgarren indarra zen, 952 (%12,78) botorekin.

- Podemos: 749 (%11,93) boto jaso ditu. 2016an 1.298 (%17,43) botorekin hirugarren indarra izan zen.

- PP+Cs: 632 (%10,07) boto jaso ditu. 2016an 1.214 (%16,30) boto jaso zituen.

 

Eibarren parte-hartzea %54,31koa izan da. EAJk irabazi ditu oraingoan ere hauteskundeak, eta igo egin da ehunekotan baina ia 500 boto galdu ditu eta bigarren indarra izan den EH Bilduren igoeraren ondorioz, bien arteko aldea nabarmen txikitu da aurreko hauteskundeetatik (aurrekoetan %10eko aldea zegoen bien artean, orain %3,6koa). PSEk eutsi egin dio aurreko hauteskundeetako ehunekoari baina botoak galdu ditu. (Hemen emaitza guztiak).

- EAJ: 3.762 (%33,51). 2016an, 4.223 (%32,66) boto eskuratu zituen.

- EH Bildu: 3.357 (%29,9). 2016an 2.898 (%22,41) boto eskuratu zituen.

- PSE: 2.432 (%21,66). 2016an 2.784 (%21,53) boto eskuratu zituen.

- Podemos-IU: 802 (%7,14). 2016an 1.686 (%13,04) boto eskuratu zituen.