Urtarrilaren 6an 11 hilabete beteko dira Zaldibarko Verter Recycling zabortegia erori zenetik, azpian harrapatuz Alberto Sololuze eta Joaquín Beltrán langileak. Zaldibar Argitu plataformak sei herritan deitu ditu mobilizazioak egun horretako eguerdirako.
Abuztuan aurkitu zuten Sololuzeren gorpua, eta mobilizazio hauen bidez ahalik lasterren Beltránena familiari itzultzeko eta zabor jauziaren arduradunak argitzeko eskatuko dute. Kartelean irakur daitezke Ermua, Zalla, Eibar, Etxebarria, Elgeta eta Zaldibarren egingo dituzten ekintzen hitzordu zehatzak: