argia.eus
INPRIMATU
Zaintzen Clece enpresak landa-bideetatik joatera derrigortzen ditu langileak
  • Enpresa komiteak hainbat sindikaturekin batera salatu duenaren arabera, Zaintzen Clece langileak presionatzen ari da azken urtean kilometraiagatik kobratutako ordainsariaren zati bat itzuli dezaten.

Hala Bedi @halabedi 2021eko urtarrilaren 25a
Argazkia: Hala Bedi.

Zaintzen Clece enpresak zaintza lanak eskaintzen ditu Arabar Errioxan, Lautadan eta Mendialdean eta azken egunotan hartu duen jarrera salatu du LAB sindikatuak.

Langileek etxez etxe lan egin behar dute eta kasu askotan hainbat herri bisitatu behar izaten dituzte egun berean. Hori dela eta, enpresak kilometrajea ordaindu behar die langileei.

Hauxe da, hain zuzen, gatazkaren jatorria. Izan ere, Zaintzen Clecek Google maps zerbitzuak eskaintzen dituen errepide posibleetatik laburrena eta merkeena hautatzera derrigortu nahi ditu langileak.

Erabakiak zentzuzkoa dirudien arren, arazoa da errepide horietako askok ez dutela errepide izendapena. Alegia, kotxez ibiltzeko segurtasun baldintza minimoak betetzen ez dituzten errepideak dira. Sindikatuak adierazi duenez, jarrera honek, zaintza lanei lotutako berariazko lan baldintza kaskarrei beste bat gehitzea dakar.

Hori guztia dela eta, Zaintzen Cleceren erabakia atzera bota dadin lortzeko neurriak aztertzen ari dela ezagutzera eman du. Horrez gain, urtarrilaren 26an eta martxoaren 4an grebara deitu ditu zaintza lanen arloko langileak.