Beterri Saretuz programaren barruan, enpresen beharrak asetzeko saioa egingo dute ostegun honetan Astigarragan Beterri-Buruntza eskualdeko eragileek eta parte-hartzean oinarrituriko enpresek.
Parte-hartzea sustatzeko gako garrantzitsuetako bat bizitzak erdigunean jartzea dela iritzita, zaintza izango dute ardatz Beterri Saretuz programaren baitan ostegun honetan Astigarragan egingo duten lan saioan.
Horretarako, eskualdeko proiektu bat ezagutuko dute, Maitelan kooperatiba integraleko kideak ariko baitira euren esperientzia kontatzen. Saioa aurrez aurrekoa izango da, baina modu telematikoan ere jarraitu ahal izango da.
Beterri Saretuz programak parte-hartzean oinarrituriko enpresen ekosistema aitzindaria bultzatu nahi du Beterri-Buruntza eskualdean eta horretarako Gipuzkoako Aldundiaren eta eskualdeko udalen laguntza dauka. Iaz hasi ziren enpresak egitasmo horren inguruan biltzen eta aurtengo ikasturtean, harremanak sendotu eta sarea zabaltzeaz gain, beharrak asetzeko saioak ere antolatu dituzte sei hilabeteko epea duen egitarau barruan.
Otsailean ekin zioten ikasturteari Usurbilen. Saio horren bideo-laburpena: