EAE mailako ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek deitu dute grebara, zaintza sektoreak publikoa izan behar duela aldarrikatzeko.
"Jadanik agortutako zaintza ereduak bere mugak inoiz baino argiago pandemia honen baitan erakutsi ditu. EAE estatu independiente bat balitz munduko hilkortasun tasa handiena izango genuke Belgikaren ondoren, eta gogoratu nahi dugu gaixotutakoen herenak merkantilizatutako zaintza esparruan lan egiten duela edo bertako zerbitzua jasotzen duela. Zaintza eredu honek gaixotu eta hil egiten du". Horra ELA sindikatuaren irakurketa zaintzaren sektoreari dagokionez. Hori horrela, zaintzak publikoa eta kalitatezkoa izan behar duela ohartaraziko dute beste behin ere. EAE mailako deialdia da eta azaroaren 17rako jarri dute greba eguna. ELAz gain, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek ere deitu dute grebara, arrazoi eta aldarrikapen berak esku artean.
LABek ere zaintza eredu duin bat eraikitzeko beharra ikusten du: "Beste zaintza eredu bat eraikitzeko beharra berresten dute, oinarri eta irizpide bakarra zaintzak behar dituzten pertsonak eta zaintzok ematen dituzten pertsonak izanik. Hori da funtsezko ardatza eta euskal sistema publiko, unibertsal, doako, kalitatezko eta kudeaketa zuzenekoa sortzea ezinbestekoa da".
CCOO eta ESK sindikatuek ere aldarrikapen berak dituzte eta hauek ere kalera aterako dira urtarrilaren 26an, sektorean lanean dabiltzanen egoera prekarioak salatzeko, besteak beste.
Urtarrilaren 26an greba zainketen sektorean. Lan horiek duintasun- eta justizia-baldintzetan egitea eskatzen dugu, bai langilearentzat, bai jasotzen dituenarentzat
— ESK Sindikatua (@ESKsindikatua) December 21, 2020
▶ https://t.co/jKoYmBY6UU#ZaintzakBORROKAN
Azaroaren 17an jada greba eguna ukan zuten EAEko zaintzaren sektoreko langileek. Horrez gain, martxoaren 4an ere mobilizatuko dira.