Zaraitzuk daraman ur emaria Esa urtegira desbideratzeko proiektuak, kezka eragin du ibaiak zeharkatzen dituen herrietan, hari lotutako bizimoduak mehatxatzen dituelako.
ARGIAn aurreratu genuen gisan, Zaraitzun elkarte berria sortu da hango ibaia zaindu eta uraren kultura berri bat bultzatzeko.
ZAIN Zaraitzu Ibaia Naturala elkarteak hura "babestu eta hobetzeko" egingo du lan, baita Pirinioetan bizi eta lan egitea posible izateko ere, "naturarekin armonian" betiere, Ahotsa.info-k jaso duenez.
Esa urtegiaren handitze-lanen inguruan, Aspurzeko kontzejuko presidente eta ZAIN elkarteko kide Toño Bracok adierazi du Zaraitzuko ura Esara desbideratzea "ausarkeria" dela, presaren segurtasuna "auzitan" dagoenean: "Herritar gehienek presarik, kanalik, tunelik, burdinik eta hormigoirik gabeko ibaia nahi dute".
Hain zuzen, proiektu horren inguruko artikulu luzea argitaratu genuen 2018ko maiatzaren 24an.
Zaraitzu garbitzeko auzolana
Elkarteak bultzatuta, Zaraitzu ibaia eta ertzea garbitzeko auzonala egingo dute ekainaren 10ean. 60 kilometro luzeko eremuan pilatutako zaborra bilduko dute parte hartzaileek, eta amaitzean bazkaria, haur-jolasak eta kontzertua izango dira Arbaiungo arroilan.