argia.eus
INPRIMATU
Zahar-etxeetan neurriak eskatzeko elkartea sortu dute Nafarroan
  • Zainduz elkartea sortu dute Nafarroako zahar-etxeetan dauden adinekoen hainbat familiak: zahar-etxeetako egoera salatzea eta konponbidea emateko neurriak eskatzea dute helburu. Protestak iragarri dituzte eta dei egin diete egoiliarrei, langileei eta senideei, elkartearekin bat egin dezaten.

ARGIA @argia 2020ko urriaren 20a
Argazkia: Zainduz

Babesgabe sentitzen diren hogeita hamar bat familiak osatzen dute oraingoz elkartea. Salatu dute zahar etxeetako jasangaitza dela eta egunero urratzen direla adinekoen “eskubideak, duintasuna eta bizi-kalitatea”, baita langileen egoera prekarioa dela ere.

Egoera honen atzean dauden arazoak zerrendatu dituzte: hala nola, murrizketak, pribatizazioa, langile falta eta lan-baldintzen prekarietatea. Pandemiak agerian utzi ditu hauek guztiak, nahiz eta arazoak lehenagotik datozen.

Antolatzeko deia

Salaketa bakarrik ez, konponbideak nahi ditu Zainduz elkarteak, tartean zahar-etxeetan bizi direnen arreta osasun etxeek bermatzea. Datozen asteetan protestak iragarri dituzte eta antolatzeko deia egin diete egoiliarrei, langileei eta senideei. Horretarako, batzar irekia egingo dute datorren asteartean (hilaren 27), 18:00etan Iruñeko Kondestablearen jauregian, eta kontakturako posta ere eman dute: zainduz-cuidando@gmail.com.