Covid-19aren foku handienetakoa bilakatu dira zaharren egoitzak, baina ez dago bertako kutsatu eta hildakoen daturik Espainiako Estatuan. Langileak kexu dira egoiliarrei test gutxi egin dizkietelako. Gehienei, ospitalera eramaten dituztenean egiten dizkietela salatu dute.
Zahar etxeetan erabiltzaile asko Covid-19aren sintomekin hil direla adierazi dute langileek, baina frogarik egin ezean ez dutela biktima bezala kontatzen. Espainiako Osasun ministro Salvador Illak adierazi du ospitaleetan eta zaharren egoitzetan test azkarrak eta PCRak egiten hasi direla, baina ez du zehaztu zenbat izango diren, eta emaitzak positiboak izanez gero gaixoak isolatu dituzten.
Ministroak gehitu du bi milioi test azkar bidali dituztela autonomia erkidegoetara, eta gobernu autonomikoen ardura dela horiek banatzea. Dena den apirilaren 14ko arratsaldean autonomia erkidegoetako gobernuekin batuko da kolaborazioa eta komunikazioa hobetzeko; izan ere, epidemiak tontorra pasatu duela eta kasu arinak detektatzen hasteko fasean dagoela adierazi du.
Euskal Herrian ere gertatu da horrelakorik: eragile eta norbanako batek baino gehiagok salatu du Bizkaiko Foru Aldundia ez dela ematen ari herrialdeko zahar etxeetan hil den edo kutsadu den jende kopuruari buruzko daturik.
Teleberrik esan berri du Gipuzkoak eta Arabak bai, baina Bizkaiko Foru Aldundiak, @Bizkaia-k, ez dituela datuak eguneratzen Bizkaiko zaharren etxeetan hildakoen inguruan. Zelan ulertu hori #COVID19 pandemia baten erdian? pic.twitter.com/uaJZmwHQk3
— Joxe Aranzabal (@joxearanzabal) April 13, 2020