Zahar-egoitzetako grebalariak ostiraletik igandera kanpaldia egitekoak dira Arriagan

  • Lehenengoan ez zuten lortu, Udalak baimena ukatu zielako. Bizkaiko erresidentzia pribatuetako langile grebalariek bigarren saiakera bat egitea erabaki dute Arriaga plazatik euren "borroka eta oinarrizko eskaerak gizarteratzeko". Argi baitute bakarrik ezin dutela, "gizarte osoaren sostengua" behar dutela.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko ekainaren 07an - 09:01
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ekainaren 9, 10 eta 11n kanpaldia egitekoak direla iragarri dute Bizkaiko zahar-etxeetako langile grebalariek. Euren borroka "gizarte osoaren borroka ere badelako, zaintza-lanaren katearen alde batean edo bestean aurkituko garelako momentu batean denok, ezinbestean". 200. greba eguna gainditu duten langileen arabera, "zaintza erdigunean jartzeko beharraz hausnartzean aurrez aurre egiten dugu topo gatazka prekarizatu eta feminizatu honekin. Ddenoi eragiten digun arazo soziala baita hau". Horregatik eskatu diete herritarrei, ahal duten neurrian, "gurekin egotea kanpaldian".

Bigarrenez, antolatu dute kanpaldia. Ostiraletik igandera Arriaga plazan kontzentratzeko asmoa dute. "Udalak baimena ematen badigu, maiatzean egin ez zuena", azaldu du Soraya Garcia Bizkaiko zahar-egoitzetako sektoreko langileak eta ELAko kideak. 

Erresidentzietako langileen "borrokaren zergatiak azaltzeko" eta "gurekiko elkartasuna eskatzeko" gutun bat egin du publiko Sorayak. Zahar-egoitzekin "negozioa egiten duten enpresek" eta Bizkaiko Foru Aldundiak langileen eskakizunak "gehiegizkoak" direla dioten arren, egoera "oso bestelakoa" delako Sorayaren esanetan. 5.000 langilek, erabiltzaileek eta horien senideek egunero jasan behar duten egoera. 

Egoitzetako langileriaren eskasia "eskandaluzkoa" dela dio. "Erabiltzaile bakoitza jasotzeko eta garbitzeko zazpi minutu ditugu, pixoihala aldatzeko hiru minutu (hiru aldiz egunean), askotan langile bat baino ez dago bi solairutan arreta eskaintzeko. Erabateko prestutasuna izan behar dugu, esplotazioren antza duten ordutegiekin, eta gure soldatak ez dira 1.000 eurora ere iristen. Egoera hori oso gogorra da, baina are gogorragoa da zure laguntza behar duen pertsona bat ikustea, zuri zerbait kontatzeko beharra duela ikustea... eta astirik ez izatea berarekin egoteko".

Errealitate hori aldatzea zaila izango zela bazekiten zahar-etxeetako beharginek, baina imajinatu ere ez zuten egiten "hain latza izango zela".

Argi daukate "sistema dela aldatu beharrekoa", eta hori oso zaila dela horren atzean "estrategikoki hartutako erabaki politikoak" daudelako: "Esplotazioan oinarritutako lan-baldintzak eta gizarteko pertsonarik ahulenenei zerbitzu publiko eskasa eskaintzea beste helbururik ez duten erabaki politikoak, hain zuzen ere. Helburu bakarra dago: enpresa bakan batzuen etekinak zaintzea, haien titularrak foru-aldundiko agintarien ingurune politikokoak direlako".

Sistemak orain arte bezala jarraitu dezan, Sorayaren hitzetan "isilik, denari men eginez eta ikusezin" behar dituzte langileak. "Horrela nahi dituzte emakumeak, dena berdin mantentzeko".

Baina emakume langileak antolatu dira. Borrokatzea erabaki dute eta 200. greba eguna gaindituta, ezin dituzte gelditu ez mehatxuekin ez debekuekin: "Gero eta gehiago gara kalera ateratzen direnok, eta ez gara geldituko egoitzetako errealitatea aldatu arte: lan-baldintzak duintzea eta baita erabiltzaileen bizi-baldintzak ere".

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Mikel Basabe Kortabarria
#2
Patxi Gaztelumendi
#6
Arantza Gutierrez Paz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-07-05 | Gedar
Astean sei eguneko lanaldia ezarri du Greziako Gobernuak

Egunean hamahiru orduz lan egitea ere legeztatuko dute 'Georgiadis Legea' delakoaren bidez, kaleratzeak eta "eskariaren araberako enpleguak" errazteaz gain. Langileek ezingo diote uko egin asteko seigarren lanegunari.


LABek soldatak igotzea eta zerbitzu publikoak indartzea eskatu dio Jaurlaritza berriari

Aurreko gobernuak proposamen horiei “bizkar emanda” eta “entzungor” eginda jardun duela salatu du. Eusko Jaurlaritzak iragarritako bilera erroldatan “eskari zehatzak” mahaigaineratuko dituela adierazi du.


Bilbobuseko langileak lanera itzuli dira ia 80 eguneko greba amaituta

Asteazkenean egindako bilkuran, aurreakordioak aldeko 332 boto, kontrako 186, hiru boto zuri eta sei baliogabe jaso ditu. Maiatzeko aurreakordioan izandako desadostasunak gainditu dituzte enpresa-batzordearen gehiengoak eta Biobide enpresak, eta greba mugagabea bukatu dute.


Bilbobuseko greba amaitzeko aurreakordioa bozkatuko dute asteazkenean, 80 eguneko grebaren ostean

Enpresa-batzordearen gehiengoaren eta Biobideren artean aurreakordioa lortu dute. CCOO, UGT eta LSB alde azaldu dira, eta ELA, LAB eta ESK, kontra. Asteazkenean dira langileen batzarra eta Bilboko Udala akordio hau onartzen duten ala ez erabakitzekoak.


Protesta egin dute Cementos Rezolako langileek, eta akordiorik ezean, greba mugagabea hasiko dute ostiralean

ELA eta LAB sindikatuek “erabat gaitzetsi” dute Añorgako Cementos Rezolak (egun, Heidelberg Materials) 56 langile kaleratzeko egindako proposamena.


Nafarroako ikastoletako eta itunpeko ikastetxeetako langileek negoziatzen hasteko eskatu diote gobernuari

Nafarroako hezkuntza hitzarmen berria negoziatzea exijitu die Nafarroako Hezkuntza kontseilariari, Carlos Gimenori, Iruñean eginiko mobilizazioan. Langileek salatu dute Gimeno, patronalarekin bakarrik biltzen dela, eta ez dituela aintzat hartzen langileek negoziaziorako... [+]


Emakumeek baserria defendatu zutenekoa

1958an, emakume baserritarrek Donostiako Erdialdea hartu zuten, esnea saltzea galarazi zitzaiela salatu, eta baserritarren eskubideak aldarrikatzeko. Administrazioak esnearen esklusibotasuna Gurelesa enpresari eman zion, eta baserritarrek Bretxan saltzeari utzi behar izan... [+]


Osakidetzaren irtenbide bakarra lanaldia luzatzea dela kritikatu dute ELA, LAB eta CCOOk

Langileen plantilla egokia osatu beharrean, Osakidetzako profesionalei aparteko orduen bitartez ordaintzea gaitzetsi dute sindikatuek. Azken urteetan errepikatu diren arazoen aurrean zuzendaritzak izandako plangintzarik eza salatu dute.


Sinadura greban dauden ‘El Diario Vasco’-ko langileek grebara joko dute orain, soldata igoera eskatzeko

Ekainaren 19an, 20an eta 21ean greba dago deituta El Diario Vasco-ko langileen artean, hitzarmen kolektiboa eguneratzeko aurrerapausorik ez delako eman. Gainera, maiatzaren 30az geroztik sinadura greba egiten ari dira kazetariak: “Hori ezkutatzeko enpresak lehentasuna... [+]


Errenteriako Iztieta osasun zentroko “egoera prekarioa” salatu du ELAk

Hemezortzi mediku beharrean hamabi daude eta sei erizainek hamabiren lana egiten dute. “Lan gainkarga eta agenda neurrigabea handitu” egin dira, sindikatuak ohartarazi duenez, eta murrizketa gehiago etor daitezke etorkizunean.


Murrizketak egingo dituzte udan Osakidetzaren lehen mailako arretako zentroen herenean

Hamar zentrok uda osoan itxiko dute eta 72 zentrok ixteko ordua aurreratuko dute. Sindikatuek salatu dute langileen lan karga "handituko" dela.

 

Nahiz eta trantsizio ekologikorik ez bideratu, Next Generation EU funtsak jasotzen dabiltza Euskal Herriko enpresa transnazional boteretsuenak

ELA sindikatuak galdeturik, OMAL Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiak osatu du 69 orriko Europar Batasuna: Agenda oliba-berdea eta digitala enpresa transnazionalen zerbitzura. Next Generation EU funtsek Hego Euskal Herrian duten inpaktuaren azterketa (2020-2024) txosten... [+]


Eguneraketa berriak daude