argia.eus
INPRIMATU
ZAD 2.500 gendarmerekin apirilaren 9an desalojatzen has daitezkeela dio ‘Le Monde’-k
  • Urtarrilaren 17koa da albistea: Bretainiako Notre Dame Des Landeseko aireportu egitasmoa bertan behera geratuko da. Orduan esan zuen Frantziako lehen ministro Edouard Philippek “legez kanpo dauden okupatzaileek” alde egin behar zutela udaberria baino lehen. Astelehenean botatzen hasiko dira.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 03a
Bretainiako ZAD eremua.

“Le Monde” egunkariak adierazi duenez, 25 gendarmeria eskuadroi, 2.500 polizia, prest izango dira ZAD eremuan sartzeko. Hamar-hamabost segurtasun enpresa ere antolatzekoak dira Nantes eta Rennes hiriak zaintzeko, Frantziako Gobernuak uste baitu herritarrek ZAD eremuko kideekin elkartasuna adieraziko dutela.

Duela 40 urte jakinarazi zuen Frantziako Gobernuak Bretainiako Notre Dame Des Landes eremuan aireportua eraikiko zuela.