argia.eus
INPRIMATU
ZADeko desalojoa salatu dute Baionako Herriko etxearen aitzinean
  • Gaur arratsaldeko sei t'erdietan egin dute protesta Baionako Herriko etxearen aurrean elkartasuna adierazteko asmoz. Goizean goiz hasi dira Bretainiako Notre Dame des Landes herrian kokatuta dagoen ZAD eremua desalojatzen.

Topatu.eus @topatu_eus 2018ko apirilaren 10

"Aireportuaren aurkako mugimendu batez harago, eredu propioa sortzen ari den gune bat bihurtu da ZAD, apurtzailea oso", adierazi zuten Askapenako brigadistek 2017.urtean Bretainiara eginiko bidaia batean. Borroka berdinak batzen dituen indibiduoz osatutako lurralde gisa definitzen zuten Notre Dame des Landes herrian kokatuta dagoen eremua. 

Gaur goizean, ordea, jendarmeak bertara gerturatu eta eremua desalojatzen hasi dira. Gertaeren harira, hainbat izan dira mobilizatu direnak; baita Euskal Herrian ere. Gaur arratsaldean elkarretaratzea egin dute Baionako Herriko etxearen aurrean, bertako kideei elkartasuna helarazteko asmoz. 

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.