ZADeko gune okupatua husteko polizia-ekintzak abiatuko dira ostegunean, Frace3 hedabideak ministerioko iturriak aipatuz jaso duenez.
Frantziako jendarmeen menia ostegunean etengo da ziur aski. Lurraren Gestiorako Batzorde Zuzendaritza izan zen asteartean, eta bertan, Ingurumen Ministroak baieztatu zuen “gobernuak ez duela amore emango legez kanpoko okupazioekin bukatzeko lanetan”.
Beraz, Notre-Dame-des-Landes-eko gunearen suntsipena aste honen bukaeran berrabiatzeko arriskua dago.
Proiektu bat aurkeztu edo onartu duten zadistak, edo oraindik trebakuntza kurtsoetan dihardutenak "barkatuko" dituzte, eta Notre-Dame-des-Landes-en bizitzen jarraitzeko aukera izango dute behin-behinean. Maiatzaren hasieratik presentzia polizial handia dago ZADaren inguruan: 1.500 jendarmeko dispositibo bat bidali zuten ingurua jendez hustera eta han da geroztik.