ZAD-eko borrokaren aldarria, hots, Notre Dames de Landeseko aireportu proiektuaren kontra Breitainian izan den mugimenduak Euskal Herrian ere badu oihartzun.
ZAD gune okupatuaren eta Gasteizko Errekaleor auzo okupatuaren artean loturak eta zubiak eraikitzeko xedez sortu den Amankomunak taldea, Hendaiako geltoki aitzinean elgarretaratu da, afixak eta traktak banatuaz bidaiarieri
ZADarekin elkartasunez, mugimenduko bi kideeri beren ekintzaren arrazoia galdegin diegu.
Frantziako gobernuak errepresioarekin erantzuten duela soilik diote, eta alternatibak xekatzen dituen mugimendu bat ezin dela kriminalizatu. Horregatik martxan diren borroka sozial ezberdinak batzeko deiak egiten dute, Macronen gobernuari aurre egiteko
Maiatzaren 14ko data emana du Frantziako gobernuak, ZAD gunea hustu dezaten.
Albiste hau Euskal Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.