11/13 auzibidean epaileek jarritako zigorrari hasiera eman diote astelehenean. 47ak Herrian plataformak elkarretaratzeak deitu ditu asteazkenean.
Irailaren 16an alde guztiek akordioa adostu zuten, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, bosna hilabeteko espetxe zigorra bete beharko dute Arantza Zulueta eta Jon Enparantzak. Gainontzeko 45 auzipetuek inhabilitazio zigorrei eta isunei aurre egin beharko diete.
Zulueta eta Enparantzak astelehenean aurkeztu dute beren burua Zaballako espetxean, eta otsailerarte egon beharko dute giltzaperaturik.
Irailaren 30ean hasi dute espetxe zigorra, auzibideko lehen atxiloketen seigarren urteurrenean: 2013ko irailaren 30ean burutu zituzten auzibideko lehen atxiloketak izango zirenak.
47ak Herrian plataformak maitasuna eta elkartasuna helarazi die Zulueta eta Enparantzari, eta aldarrikatu presoen “eskubideak errespetatu eta etxeratzeko bidea hasteko garaia dela”.
Asteazkenean elkarretaratzeak deitu dituzte: Bilbon Arriaga antzokiaren aurrealdean, Donostian Antigua auzoko Gaskuina plazan eta Lekeition eskoletan, 19:00etan.